Ubuntu HUD: aplikazioen menuetarako lasterbidea

Ubuntu sistema eragileari buruz idatzi ditudan azken sarrerak Canonicalek garatutako Linux distribuzioak aurkeztu dituen berrikuntzak txalotzeko izan dira. Izan ere, uste dut Ubuntu oso modu bizkorrean garatzen dabilela bere azken bertsioetan, eta gainera berrikuntza asko sartu dituzte garapen prozesu ausart baten barnean.

Ubunturen aro berriaren hasiera interfaze grafikoaren aldaketan aurkitzen da eta bidean neurri polemiko asko iritsi dira: lehioak itxi eta maximizatzeko botoiak ezkerraldera eramatetik hasita Unity mahaigain ingurunea defektuz ekartzeraino.

Hori bai, Mark Shuttleworthek zuzendutako proiektua oso ondo planifikatuta dagoela ikusi daiteke,denborarekin  sistema eragilean sartutako berrikuntza guztiek arrazoi bat dutela ikusten joan bait gara, nahiz eta momentu askotan garatzaileen kapritxoak zirela ematen zuen.

Ordenagailuetatik at ere anbizio handiko planak dituztela adierazi dute, hots Ubuntu telebista eta mugikorretara eramateko intentzioa.

Baina sistema eragilearen garapena ez dute alde batera utzi, eta aste honetan berrikuntza interesgarri bat aurkeztu dute: HUD edo menu adimentsuen sistema berria.

Ezaugarri berri hau erabilita, leihoen goikaldean egoten diren menuak erabiltzeko modu azkarrago bat eskaintzen da. Unityk ekarritako Dash izeneko abiarazlearekin antzekotasun asko erakusten dituen elementu bat gehitzen da eta teklatua erabilita menu honetara sarbidea lortzen da. Azalpenak ematea baino, hobe bideo bat ikustea:



Beste berrikuntza interesgarri bat. Ematen du Ubuntu 12.04 bertsioan eskuragarri egongo dela, nahiz eta beharbada ez bertsio final modura. Ikusiko dugu benetan produktubitatea igotzeko balio duen.

Estekak:
     Markel Shuttlewothen bloga: Introducing HUD. Say hello to the future of the menu.

0 komentario:

Publicar un comentario en la entrada