Sarean egiten dugun edozer gauza nonbaiten gelditzen da gordeta. Bisitatutako webguneetatik hasita irakurritako berri eta blogetaraino. Are eta gehiago, gure emailak etengabe irakurriak dira guri zerbitzu hobea emateko intentzioarekin.
Informazio guzti honek sarean sartzen den pertsona ororen irudi oso fidagarri bat eraikitzeko balio du.
Hau egiteko arrazoi nagusia publizitate modelo berriak garatzea da, gure informazioa duten enpresek iragarki pertsonalizatuak sortu ahal izateko. Baina ezin da ahaztu infomazio hau beste talde batendako oso baliotsua izan daitekeela: gobernuak.
Gizartearen kontrola edukitzea beti izan da gobernuen ametsa, eta azken hilabeteetan ikusi daitekeen bezala, zenbait lobby boteretsurentzat ere, hots ikus-entzunezko edukien industria. Eta txarrena, kontrol hau aurrera eramatea gero eta egingarriagoa dela, teknologien garapen azkarrarekin.
Guzti hauek gure eskubideak ezabatzeko prest daudela behin eta berriz erakutsi dutenez, lan hori guk geuk egitea besterik ez dago.
Gaurkoan, sarean anonimotasuna mantentzeko tresna bati buruz hitz egin nahi dut: Tor.
Software honek gure ordenagailutik sarera irtetzen diren komunikazio guztiak ordenagailu sare batetik pasarazten ditu, gure ordenagailuaren identifikazio datuak hartzaileari ezkutatuz. Tor sarean dagoen bitartean, trafiko guztia enkriptatuta dago eta nodo bakoitzak ez du informazioa eskuratzeko modurik, ezta nondik datorren ere.
Tor sareko azken ordenagailura iristean, informazioa desenkriptatu eta hartzaileari bidaltzen zaio. Modu honetan hartzaileak ez du jakingo nor izan den bidaltzailea.
Hori bai, Tor softwareak eskaintzen duen bakarra anonimotasuna da, transferitutako datuak sekretuan mantendu gabe.
Iraganean eskubide zibilak errespetatzen ez diren lekuetan bizi ziren aktibistentzako edo informazio arriskutsua bidali nahi zutenentzako tresna paregabea izan da Tor, baina Interneten gauzak nola ipintzen hasi diren ikusita badirudi gero eta tresna garrantzitsuagoa izango dela, abesti bat deskargatzea bezalako gauza hain sinplea egiteko bada ere.

0 komentario:
Publicar un comentario en la entrada