SOPAren aurkako mugimenduak aurrera jarraitzen du, gaur Wikipedia itxita, beste ekintza batzuen artean

Behin baino gehiagotan hitz egin da hemen SOPA, PIPA, ACTA, edo Sinde bezalako legeetaz. Azkenaldian albiste eta polemika gehien eragiten ari dena SOPA dugu.

Normalean gertatzen den moduan lege hauek baloratzean interneteko komunitatea kontran agertzen da, sarea hain garrantzitsu egin dituzten ezaugarriak  desagertarazteko sortutako legeak direla esanez. Beste alderdian berriz gainontzekoen eskubideak axola ez zaien industriak agertzen dira, legeak euren onurarako diseinatzeko duten boterea aprobetxatuz euren pribilejioak mantentzeko helburuarekin.

SOPAren kasua ez da desberdina, baina oraingoan lege zentsuratzailearen aurka daudenek zenbait presio ekintza nabarmen aurrera eramatea lortu dute. Lehena GoDaddy enpresari boikota izan zen, enpresa honek SOPAren alde emandako iritziak ezagutu zirenean.

Bigarrena, eta zalantzarik gabe historikoena, sarean presentzia duten enpresa famatuenen greba mehatxua izan da. Enpresa hauen artean Google, Facebook, Twitter, Paypal, Ebay eta abar luze bat ageri dira (nahiz eta ez duten guztiek greba egingo dutela konfirmatu). Imaginatu ahal dezakegu sarea egun bat guzti hauek gabe? Zihurrenik egun "desberdina" izango litzateke sarean.

Azkenean, mehatxua bete duena Wikipedia izan da, eta gaur ingelesezko bertsioa itxita egongo da.



Googlen webgune amerikarrak ere esteka bat erakusten du PIPA eta SOPA legeen aurka agertuz.

Wordpress.com webgunea protesta egitera animatu da ere, bere hasiera orrian aipamen bat eginez.

Dudarik gabe Etxe Zuriak SOPAri eman zion balaztada* presio neurri hauen ondorio izan dira, gobernuek (batez ere Estatu Batuetakoak) ezin bait du honelako egoera bat jasan.

Borrokak beraz, aurrera darrai beste aldean oraindik ez bait dute ulertzen mundu guztia aurka dutela. Rupert Murdoch jaunak esandakoa hartu daiteke guda hau bukatu ez dela adierazten duen adibide argi bezala. Bere deklarazioetan Google berbera ipini du pirata handiena bezala. Gaur egun existitzen den tresna garrantzitsuenaren gainean duen ezjakintzasun handia erakusten du Murdochek honekin. Ez dakidana berak Googlelekin egiten duen negozioaz jakitun den.

Hemendik, SOPA eta antzeko legeak borrokatzeko lanean daudenei elkartasun osoa erakutsi nahi dut. Bloga itxi ordez, bertan honi buruz idaztea erabaki dut, azken finean ezer idazten ez dudan egun asko daude eta beraz hori ez litzateke protesta egiteko modu onena.

* Esteka honek gaur ez du funtzionatuko, Enrique Dansen bloga baita eta gaur ere protesta egiten ari da.

0 komentario:

Publicar un comentario en la entrada