Intenet kontrolpean edukitzea bilatzen duten legeek azkenaldian Estatu Batuetan izan dute epizentrua, naiz eta mundu guztian zehar eragina edukiko luketeen legeak izan. SOPA eta PIPA legeen tramitazioak momentuz gelditu egin dira, gehien bat klase politikoak jasotako presioak direla eta.
Baina honek ez du esan nahi sarea erasotzen duten legerik guregana iristeko prozesuan ez daudenik. Nola ez, Sinde legea gure buruen gainean dugu, eta seguraski laster webgunerenbat itxiarazteko erabilia izango da.
Zoritxarrez ez da hau labean dagoen lege bakarra. ACTA gogoratzen? Estatu Batuek eta Europar Batasunak sekretuan negoziatutako tratatu hau, izatez, edozein motatako produktu faltsuen aurka borrokatzeko helburua duen proiektu bat da, badakizue, Louis Vuitton edo Dolce & Gabanna bezalako marken produktu faltsifikatuak merkaturik ateratzeko.
Askotan gertatzen den bezala, politikariek azalean Internetekin zerikusia ez dutela ematen duten legeetan sorpresatxoak sartzen dituzte, kasu honetan berriz ere sarean dugun eguneroko bizitza arriskuan ipintzeko. Azkenaldian gertatu den bezala, jabego intelektuala sarean defendatua izateko aitzakiarekin Internet guztiz monitorizatutako gune bat bihurtzeko intentzioa dute. Terrorismoa edo haurren pornografia jada ez dira aitzakia ofizialak, karetak kenduta borrokatzen jarraitzeko erabakia hartu dutela ematen du eta copyrightaren ejerzitoa martxan da dagoeneko.
ACTAren garapen prozesuak aurrera darrai, eta pasa den astean zehar 22 naziok tratatu honen alde euren sinadura utzi zuten Japonian, Espainia barne.
Gehiegi dira zenbait negozio bizirik mantentzeko sortzen diren lege proiektuak, hainbeste, ni jada aspertuta nagoela gai berdinari buruz idazteaz. Baina tira, politikari eta lobbyak sarea XXI. mendeko telebista sinple bat bihurtzen saiatzeaz aspertzen ez badira, gu ezin gara gutxiago izan berau defendatzeko.

0 komentario:
Publicar un comentario en la entrada