Krisian al daude software lizentzia askeak?

Nahiz eta gehienetan irakurria ere ez izan, software ororen ezaugarri garrantzitsuenetako bat bere lizentzia da. Azken finean softwarea nola erabilia izango den (edo beharko lukeen) adierazten bait du. Beste modu batean esanda softwarearen izaera adierazten du bere lizentziak.

Urteak joan eta urteak etorri lizentzia desberdin mordo bat azaltzen joan dira, baina nagusiki bi taldetan bereiztu daitezke: askeak eta ez askeak.

Lehenengoen kasuan aske izatea kontsideratzeko errespetatu behar diren lau ezaugarriak kontutan hartzen dituzte eta besteak aldiz ez. Lizentzia askeen kasuan, aldi berean lizentzia aske bigunak eta gogorrak existitzen dira, bien arteko desberdintasuna software aske horretatik eratorri daitezkeen lan berriak lizentzia ez aske bat edukitzea onartu edo ez izanik. Adibidez, GPL lizentziak lan eratorriek ere lizentzia askea edukitzea eskatzen dute, Apache bezalako lizentziek eskaera hau ez duten bitartean.

Egoera honek, lizentzia aske bigunen arrakasta ekarri du, enpresa askok ez bait dute euren lana inoren eskura uztea oso gustoko izaten. Honen adibide garbiena Android dugu, izatez askea den sistema eragile bat izanda ere, gure mugikorrean dugun Android sistemaren kodeak ez bait dauka zertan eskuragarri egon, eta ondorioz askea izan.

Pertsona askok gai honetan software askearen gain dagoen arrisku bat ikusten dute, gero eta software aske gutxiago dagoen ingurune batera eraman gaitzakelako.
Azkenaldian gertatzen ari diren gauzak ikusita, hots Carrier IQ affair famatua, benetan askea den softwarea eskatzen da software askearen komunitatetik, gure gain inposatu nahi diren kontrol tresnak ekiditeko modu bakar bezala.

Askatasun eta propietate itxiaren artean dauden lizentzia bigun hauek zein filosofia indartzen dute? Guztiz itxia den softwareari alternatiba bezala jaio ziren lizentzia hauek software askearen garapena oztopatzen ari al dira?

0 komentario:

Publicar un comentario en la entrada