Berrikuntza nabarmen bat sartu du Googlek bere zerbitzu famatuenean, bilatzailean alegia.
Berrikuntza hau Search plus Your World izendatu dute eta bilatzaileari egindako galderen emaitzetan erabiltzaileen sare sozialetako informazioa txertatzean datza. Adibidez, ezagutzen dugun pertsona baten izena bilatzailean idatzi ezkero, eta nola ez pertsona hau gure zirkuluren batean aurkitzen bada, emaitzen lehen postuan kontaktu horri buruzko informazioa agertuko zaigu, Plus zerbitzuak eskaintzen dituen zenbait aukerarekin batera.
Berdina gertatuko da argazki edo Plusen egindako eguneraketekin, bilaketarekin erlaziorenbat baldin badu, emaitzetan azalduko dira.
Funtzionalitate honek aldaketa nabarmenak izango ditu dudarik gabe. Azalekoena beharbada Googlek bere sare sozialari bultzada bat emango diola. Mugimendu honekin Plusen dagoen edukiak bisibilitatea lortzen du, eta ondorioz sarean garrantzitsua izan nahi duen edonor Plusen izena ematera bultzatuko du.
Erabiltzaileen ikuspuntutik bilaketen pertsonalizazioan pauso berri bat suposatzen du. Alde batetik onuragarria izan daiteke erabiltzailea bere inguruko zerbait bilatzen ari bada edo bilatzen ari den horri erantzuna bere grafo sozialaren barnean baldin badago. Baina batzutan emaitzen gehiegizko pertsonalizazioak "munduarekin kontaktua" galtzea suposa dezake, azken finean jadanik ezaguna zaizun edo zure gustu eta ezaugarrien araberako emaitzak bakarrik jasotzen badituzu gauza berriak ezagutzeko aukera murrizten da.
Inplementazio aldetik nahiko ondo pentsatuta dagoela uste dut. Hasiera batean emaitza sozialak ez dira oso intrusiboak, emaitzen goikaldean agertzen den aipamen bat soilik ikusten baita. Behin aipamen hau aukeratuta emaitza guztiak agertuko dira. Honetaz gain ohiko bilaketak bakarrik mantentzeko aukera ematen da goi eskumaldean aurkitzen den botoi baten bitartez, Your World funtzioalitatea erabili edo ez erabiltzailearen eskuan utziaz.
Baina zer gertatzen da Google Plus ez diren sare sozialekin? Momentuz ezin izan dut ezer irakurri honen inguruan baina Google kontu handiz ibili beharko da politika monopolistikoak erabiltzeaz salatua izan nahi ez badu.
Dudarik gabe eztabaidarako orduak eskainiko dituen aldaketa bat izango da.
PD: Lehenengo polemikak agertu dira jada, Twitter mugimendu honen aurka agertu da, naiz eta Googlekin bilatzailean agertzeko zuten akordioa berrizkea ekidin zuten duela hilabete batzuk.
PD2: Monopolio kasuak ikertzen dituztenek ere belarriak tente ipini dituzte.
Estekak:
Google integra Google+ en los resultados de búsqueda
Google integrando Google+ en el buscador, pero ¿cómo se frena un monopolio en la red?
Google+ en los resultados de búsqueda

0 komentario:
Publicar un comentario en la entrada