Mugikorrentzako sistema eragile benetan askea beharrezkoa da

Carrier IQ izeneko software batek smartphonen sektoreko hautsak astindu zituen pasa diren asteetan. Software hau mugikorretan instalatuta dator eta izkutuan erabiltzailearen mugimendu guztiak gordetzen ditu.

Hau berez oso larria da, baina gainera Carrier IQ famatuaren existentzia ezkutukoa izateak, mugikorrak eskaintzen dizkiguten enpresek guregan duten errespetua kolokan jartzeko modukoa da.

Guzti hau azalera atera zuen pertsona  Trevor Eckhart izan zen, HTC mugikor bat erabiliz software hau aurkitu eta gero. Kasuaren larritasuna ez da hor gelditzen ordea, asunto honetan Android, iOS eta Symbian eskuak zikin dituztela jakin bait da.

Nola ez, mugikorren industrian dauden aktore guztiak ziztu bizian euren iritzi eta aklarazioak ematera irten dira. Googlen esanetan Android sistema eragileak ez dauka defektuz Carrier IQ, baina operadore desberdinek sistema eragile honetan egiten dituzten pertsonalizazioetan software hau agertzea posible da. HTC Taiwandarra ere ildo berean mintzatu da, Carrier IQ operadoreen exijentzia dela adieraziz.

Applek berriz, bere mugikorren hurrengo bertsioetan software polemikoa egongo ez dela esan du. Kasu honetan Cupertinoko enpresa Google baino egoeta txarragoan aurkitzen da, Applek iPhonen inguruan kontrol guztia bait dauka, software eta hardware. Honek esan nahi du, beraz, Applen kasuan Carrier IQren existentzia jakina zela. Antza denez, hala ere, iPhonean software hau diagnosi moduan dagoenean bakarrik aktibatzen da.
Nokiak zuzenean bere fabriketatik Carrier IQ instalatuta duten mugikorrik ateratzen ez dela esan dute eta RIMek (Blackberry mugikorrak garatzen dituen enpresa) ere edozein erlazio ezeztatu du.

Gauzak honela, erabiltzaileen papera edo egoera aztertu beharra dago. Argi eta garbi gelditzen da fabrikatzaile eta operazaileek gure pribazitatea ez dutela inolaz errespetatzen, aipatzen dugun kasua adibide bezala ipiniz (zoritxarrez ez da lehena eta esta azkena ere).

Zein da arazoa? Erabiltzaileek plataforma mugikorren gainean duten kontrol eskasa. Sistema eragile garrantzitsuenetan ez dugu benetako sistema askerik aurkitzen, eta egin dezakegun bakarra aukera txar guztietatik hoberena aukeratzea da. Symbian eta Meegoren egoera ikusita, aukera koherenteena Android izango litzateke, baina gogoratu beharra dago gure eskuetara iristen den Android sistema askea izatetik nahiko hurrun dagoela.

Mugikorrentzako sistema eragile askeak behar ditugu, erabiltzaileok gure poltsikoan daramagun gailuaren gain kontrol handiagoa izan dezagun. Askotan ez dugu garrantzitsutzat hartzen, baina gaur egun mugikorrei gure bizitzako aspektu gehiegi kontatzen dizkiegu, askotan ohartu gabe. Eta enpresa desberdinek zure kokapena momentu oro jakitea pribazitatearen aurkako erasotzat ez baldin baduzu, zer deritzozu Carrier IQ bezalako software batek zure bankuko online kontura sartzeko erabili dituzun pasahitzak jakitea?

Software askea mugikorretara iristea oso beharrezkoa da, gure informazioarekin operatzaile eta fabrikatzaileek nahi dutena egin ahal ez dezaten, gutxienez guk ezer jakin gabe.

Estekak:

0 komentario:

Publicar un comentario en la entrada