Musika modelo berri bat bultzatzeko ordua iritsi da

Beti kexaka ibiltzea ona ez denez, noizean behin proposamenak egitea ez da gaizki etortzen. Azkenaldian nahiko haserre dago Interneteko jendea musika eta filmeen indutriekin (eta gogoratu hau, laster liburuen industria ere) eta euren zerbitzura dauden politikariekin. Urteak doaz jada euren negozio lasaiaren euskarri trinkoak astindu zituztela. Inteneten iritsierarekin jendeak bere gustuak partekatzeko bideak aurkitu zituen. Askoren gogoan geldituko dira Napster, Kazaa, eMule eta antzekoak, batzuendako mundu berri bat ekarri zutelako eta bete batzuentzat ametsgaizto luze baten hasiera suposatu zutelako.

Gauzak nola gertatu diren guztiontzat jakina da, eta beraz ezer gutxi esan dezaket honen inguruan.

Gaurkoan inor kritikatu ordez, industria erraldoi baten gainbeheratik hurrun egon nahi duten milaka pertsonei buruz hitz egin nahi dut. Jakingo duzuen bezala, SGAE eta antzekoetatik haratago badago musika, eta asko gainera. Askotan talde hauek duten oztopo handiena ezagutzera ematea izaten da eta hau konpontzeko helburuarekin Jamendo bezalako guneak sortu dira.

Jamendo Creative Commons lizentziapean argitaratutako musika batzen duen web zerbitzua da. Ez da webgune berri bat, izatez blog honetan agertu zen bere egunean, eta esan beharra dago ez zela bere inguruko berri on bategatik, baina gauzak nola ipintzen hasi diren ikusita betiko musika modeloaren tranpatik ihes egin nahi duten ekimenak bultzatu beharra dagoela uste dut.

Jamendo erabiliz, beraz, euren musikaren erabilera malguago bat ahalbidetzen duten taldeak daude. Diskoen dohaineko deskarga guztiz askea eskeintzen da, artistei diru bat ordaintzeko aukera ematen den bitartean. Gainera musika horrekin gure lanak aberastu ditzakegu inolako lobbyren presioen beldun izan gabe.

Honelako proposamenekin erabiltzaileak bere burua errespetatua ikusten du, eta ondorioz musika erosteko prest egon daiteke. Egunero kriminaltzat jotzen gauten enpresei erosteko gogoak berriz, askori orain dela asko joan zitzaizkigun.

Nik behintzat oso argi daukat kontzertu bat ez den musika produktu baten truke ordaindu behar badut, eta seguru ordainduko dudala, mota honetako eskeintzetara joko dudala. Etikoki askoz ere zuzenagoa dela iruditzen zait euren sorkuntza modu errezean eskaintzen duten musikari ezezagunei laguntzea denon eskubideak urratzeko prest dauden eta gosez hiltzen direla dioten dirudunei zentimo bat ematea baino.

0 komentario:

Publicar un comentario en la entrada