Denbora gutxi behar izan du Espainiako gobernu berriak lagunak egiten hasteko. Azken ministro kontseiluan hartutako erabakiek ez dute inor epel utzi eta seguru eztabaida askotarako emango dutela.
Arlo teknologikoari dagokionez, Sinde legeari azken bultzada ematea izan da erabaki garrantzitsuena. Lege hau benetan indarrean sartzeko gelditzen zen bakarra berau arautzen duen arautegia onartzea zen eta gobernuak horrela egin du.
Azken asteetan zenbait lekutatik Sinde legearen etorkizuna zalantzan ipintzen zen, PPk aipatutako arautegia onartuko ez zuela pentsatzen bait zen. Orain ikusten dugun bezala, ezin da inoiz espero berri onik politikariekin.
Azken finean ez da hain harrigarria. Gogoratu PSOE, CIU eta PPk aurrera ateratako lege bat izan zela, beste inoren adostasunik eduki gabe (eduki audiobisualen industria zauritua izan ezik, noski).
Orduan, hemendik aurrera zer? Ba momentuz dena berdin. Ez dut uste inork bere ohiturak alde batera utziko dituenik 15 euroren truke kalitate eztabaidagarriko disko bat erostera joateko. Deskargek aurrera jarraituko dute, sarean edukiak eskuragarri egoten jarraituko dute eta gainera informazio trukea zentsuratzen ibiliko diren hoiek gero eta irudi txarragoa edukiko dute gizartearen begietara, milioika euro ezertarako gastatuz.
Webguneak itxiko dituzte, noski baietz. Beti egoten da albistegi guztietan agertzen den martiria, baina honek ez du milioika pertsonen ohitura aldatuko. Are eta gehiago, nahiz eta gizarteak bere ohiturak ez aldatu eta deskargak ez desagertu, musikariek euren lanarekin dirua irabazten jarraituko dute. Egin behar duten bakarra gaur egungo teknologiek eskaintzen duten aukera aprobetxatu, erabiltzaileek erosiko duten produktu bat eskaini eta hauek iraintzeari utzi.
Aurrekoan nioen bezala, musika modelo berri bat bultzatzeko ordua iritsi da.
Eman ongi etorria Sinde legeari
Idazlea:
Markel Arizaga
on 2011/12/31
/
Etiketak:
Eskubide Intelektualak,
Internet,
Musika,
P2P,
Pirateua?



0 komentario:
Publicar un comentario en la entrada