Mountain Viewko enpresa famatuak Google+ aurkeztu zuenean, mundu guztiak sare sozial berriaren garrantzia ulertu zuen. Googlen partetik sare sozialetara sartzeko azken aukera izango zela pentsatzen zen, eta momentuz aukera hori aprobetxatzen ari dela ematen du.
Googlen barnean ere zerbitzu berriak duen pisua oso nabarkena da, bilatzailearen enpresak hartutako erabakiek erakusten duten moduan. Adibidez, langileen soldata extra Google+ berriaren arrakastaren araberakoa izango zela adierazi zutenean sare sozial berriak porrot egitea aukeratzat hartzen ez dutela erakutsi zuten, erabaki honen egokitasunaren eztabaida alde batera lagata.
Baina horretaz gain, Google+ bere jabearen zerbitzu asko aldatzen dabil. Hauetan ebidenteena Googlen zerbitzu guztiek jasan duten berdiseinua izan da. Hala ere, ez dira hemen gelditu aldaketak, izan ere Googlek bere zerbitzu ugari geldiaraztea erabaki du, beste batzuen artean Health edo Friend Connect. Ematen du kolokan zeuden proiektuak alde batera laga nahi dituztela bere indar guztiak gaur egungo borrola garrantzitsuenean ipintzeko.
Badira, gainera, aldaketa estetiko soilak baino berrikuntza sakonagoak jasan dituzten zenbait zerbitzu, hauetan polemikoenetakoa Readeren egindakoak izanik.
Google Readerek bere alde soziala galdu du duela zenbait aste, hau da, bakoitzak interesgarri kontsideratzen dituen artikuluak bere kontaktuen artean partekatzeko aukera. Honek ez du esan nahi, ordea, Readerek gure intetesak partekatzeko auketa kendu digunik. Besterik gabe, kontaktuen artean gure interesak partekatzeko aukera Google+ bidez kanalizatzea erabaki dute, +1 botoia erabiliz. Mugimendu honek munduko zentzu guztia duela pentsatzen dut, azken finean Googlek bere sare soziala ahalik eta gehien indartu nahi du, eta hau egiteko bere gainontzeko zerbitzu guztiak sare sozialaren orbitan ipintzea oinarrizkoa dela ikusi dute. Honekin, alde batetik orain arte Googlen zerbitzuak erabiltzen zituzten pertsona guztiak bere sare sozialerantz bultzatzen dituzte, eta bestetik sare soziala Googlen zerbitzu guztiekin integratzen dute, sare sozial interesgarriago bat eskainiz.
Hala ere, aipatutako aldaketek zenbait kritika jaso dituzte, jende askok gauzak bere horretan uztea hobe zela uste bait du. Egia da, Google+ erabili nahi ez bada, aldaketa hauek erabiltzaile askorentzat okerrak izan daitezkeela.
Nire kasu partikularrean, Readeren aukera sozial zaharrak inoiz ez ditut erabili, eta +1 botoia hiruzpalau aldiz bai, ordea. Jadanik jakingo duzue sareko zerbitzuen alde sozialari erabilera gutxi ematen diedala, eta ondorioz ni ez naizela alderdi hau neurtzeko pertsona egokia.
Hori bai, uste dut Readerek bere alde soziala mantentzen duela. Orain Google+ erabiliz, baina azken finean hor dago. Googlen pauso logiko bat dela uste dut, eta beharbada laster antzeko aldaketa gehiago ikusiko ditugu beste zerbitzu batzuetan.

0 komentario:
Publicar un comentario en la entrada