Google Music, gure musikaren kudeatzailea izateko borrokara iritsi den azken zerbitzua

Ez da berria Google musika zerbitzu baten garapenean gogor dabilela lanean, Google Music Beta duela denboralditxo bat eskuragarri bait dago Estatu Batuetan. Garapen hau aurrera doala erakusten duen albistea, aste honetan zehar Googlek ezagutzera eman duena izan da: Google Music beta izateari utzi dio, zenbait funtzionalitate berrirekin batera.



Berrikuntza hauek, nagusiki, musika erosteko denda baten sorrera, Google+ sare sozialaren integrazioa eta, nire ustez interesgarriena, Artists Hub izeneko funzioa.

Aipatutako hiru berrikuntzetatik, lehen bieri buruz ez dago kontatzeko gehiegi. Alde batetik iTunes famatuari (beste batzuen artean) aurka egiteko sortutako musika denda bat garatu du Googlek, beraz, berrikuntza modura ezer gutxi. Denda honen ezaugarri nagusiena, beharbada, Googlek agindutako musika esklusiboa izan daiteke, hots, Coldplay taldeak Madrilen emandako kontzertua edo Rolling Stones mitikoen argitaragabeko materiala.

Google+ sarearekin integrazioa ere aldez aurretik iragarri zitekeen zerbait zen. Mountain Viewko enpresak bere sare sozialean ditugun lagunei gure musika bidaltzea ahalbidetuko digu, hauek guk erosi edo entzuten duguna jakin dezaten. Hori bai, bidalitako abestian behin bakarrik entzun ahal izango dira.

Eta lehenago esan dudan bezala, Google Music zerbitzuak dakarren berrikuntza nabariena Artists Hub da. Honen bidez, musikari desberdinek Googlen zerbitzura euren abestiak igo ahalko ditzute, eta talde hauek dituzten jarraitzaileen esku ipini. Material guzti honen salneurria artistek aukeratu ahal izango dute, dohainik eskaintzetik diru truke musika saltzera iritsiz. Nola ez, lehenik eta behin Googlen kutxatik pasatuz.

Antza denez, artistei modu honetan musika ezagutzera emateko zerbitzuak existitzen dira jada (Bandcamp), ez da beraz Googlen asmakizun bat, baina gutxienez interesgarria da interneteko erraldoiak artisten aldeko modelo hau aukeratu izana, musikaren industrian existitzen diren bitartekariak alde batera utziaz.

Eszenatokia borrokalariz betetzen hasia da jada online musikaren munduan. Google, Amazon eta Facebook bertan badaude jada, Ubuntu One Music bezalako zerbitzu txikiagoekin batera.

Seguru enpresa hauek borroka interesgarri bat erakusten dutela aurrerantzean. Hori bai, copyrightaren mundua nola ipintzen dabilen ikusita, beharbada hobe gure abestiak gure ordenagailuan mantentzea.

Estekak:
     Google Music, la competencia a la iTunes Store.. y a Bandcamp
     Google Music is open for business

0 komentario:

Publicar un comentario en la entrada