Foursquare, geolokalizazio zerbitzu nagusia izatearen bila

Mugikorren iritsierarekin, gehien garatu den erabilpen bat geolokalizazioa izan da. Une bakoitzean non gauden erakusten duten aplikazioak gero eta ugariagoak dira, eta informazio hau erabiltzaileeri interesagarria suertatzen zaien moduan aurkezten duen industria berri bat sortu da.


Hauetan famatuena, dudarik gabe Foursquare da. Zerbitzu honek gure eta gure ezagunen posizioa publiko egitea ahalbidetzen du, eta hirietan dauden gune desberdinak ezagutzeko laguntza eskaintzen du joku modura diseinatuta dagoen erabiltzeko erari esker.

Taberna, pub edo denda bat ezagutzen duen lehenak Foursquare bidez "check in" egin eta bere ezagunei leku hori ezagutzera emango die, horren ordez "badge" izeneko ordainsariak lortuz.

Modelo honi esker, Foursquarek mugikorren sektoreko aplikazio garrantzitsuenetako bat izatea lortu du, eta geolokalizaioaren munduan beharbada famatuena. Eta ez hori bakarrik, Google Latitude edo Facebook Places bezalako aukerei aurre egin ahal izan die, eta ez dut uste bi zerbitzu hauen atzean dauden enpresen pisuaz ezer esatea beharrezkoa denik.

Hasiera batean aurkeztu zuen "joku" antzeko aplikazioa oso ondo pentsatuta zegoela argi eta garbi gelditu da, baina orain bere izaera aldatu beharra ikusi dute Foursquareko mutilek, orain milioika erabiltzaile lortu dituztela.

Foursquare berriak, gure lagunak non dauden erakusten digu eta baita gure posiziotik gertu dauden gune interesgarriak gomendatu ere, bai beste erabiltzaileen botuak erabilita, eta baita guk geuk iraganean erakutsitako interesetan ere. Eta guzti hau, denbora errealean.

Geolokalizazioak bere garapenarekin jarraitzen du. Beti bezala, honek gure bizitza erosotasoago egiten digu eta leku gehiago ezagutzeko aukera emango ere, baina ezin da ahaztu gure lokalizazio eta informazioa ematearen truke.

Egia esanda nik ez dut inoiz erabili, ez Foursquare eta ezta antzeko aplikazioarik ere ez, baina horrek ez du esan nahi sektore honek gauza interesgarriak ematen ez dituenik. Nire gomendioa, erabili bai, baina honek dakartzan inplikazioak ondo ulertuta.

Estekak:
     Foursquare evoluciona hacia tu guía personal
     Foursquare deja de ser 'sólo' un juego

0 komentario:

Publicar un comentario en la entrada