Mozilla Firefox 3.5 eskuragarri

Azkenengo sarreria oin dala asko idatzi nebala konturatu naiz gaur, eta badakit gai ugari pasatzen laga ditxutela, baina hemen naiz berriz. Sarrera hau berriz be web nabigatzailieri eskekiniko dotxet, oinguan Mozilla Firefox famatuari.

Opera nabigatzailian azken bertsiñua oso ondo ipini eta gero, Firefox 3.5 bertsiñua aipatzia tokatzen da.

Bueno, hasteko esan biharra dau azerixan nabigatzailian bertsiño berri egonkorra dagoeneko saretik deskargatu ahal dala, beta eta release candidate fase ugari gainditxu eta gero.

Zer berrikuntza ekarriko ditxuan?

Erabiltzailientzat begibistakuenak izango diran ezaugarri berrixak honek dira:

  • Nabigaziño pribatua edo askok esaten duten bezela "porno modua", beste nabigatzaile guztiek barneratu duten ezaugarri bat eta benetan garrantzitsua dana internetetik nabigatu ahal izateko ordenagailuan inolako arrastorik laga gabe
  • TraceMonkey berrixak ekarriko daben javascript exekuziño azkarraua azkenaldixan hain modan jarri diran AJAX web aplikaziñuak erabili ahal izateko.
  • Hobetutako Awesome Bar edo webgunien helbidiak idazteko barran dauan bilatzailian hobekuntza bat.
  • Itxitako leihuak berriz zabaltzeko aukeria, nahi gabe itxitako leihuak modu errez batian berriz zabaltzeko.
  • HTML 5 bertsiñuandako euskarrixa, eta beraz, bidixo eta soinua pluginik instalatu bihar gabe exekutatzeko aukeria, nola ez webguniak HTML 5ekin garatuak izan badira.

Gainontzeko berrikuntzak nahiko ezkutukuak dira, "aldaketa teknikuak" dirala esan ahal da. Hori bai, esaten dute Firefox berrixa aurrekuak baino askoz arinaua dala eta hola baldin bada honek berri oso on bat suposatzen dau, errekurtsuen kontsumua beti izan baita Firefoxen handicap handixenetako bat.

Buykatzeko, eta nahiz eta aldaketa nabarmenak ez ditxuan jasan, nabigatzailian logotipua bebai aldatua izan da, Mozillatik behin eta berriz gogoratu duten moduan.


Nabigatzailien gudak aurrera jarraitzen dau. Firefox Internet Explorer nabigatzailian aurkako alternatiba berehalakuena izanda, badaka beran erantzunkizuna, konpetentzia indartsu bat lortze aldera, ze gero eta gehixau, behetik datozen nabigatzailiak (Opera, Chrome...) indarra hartzen doiaz.

PD: Betiko bezela Euskaraz erabili ahal izango da Firefox.

Irudixa: Wikipedia