Aspalditik nekan Twitter kontu bat sortzeko gogua Txelosentzat. Gertatzen zana zer idatziko neban ez nekixala zan, eta horrek kontua sortzeko eguna etengabe atzeratzia eragiten zeban.
Ba azkenian Twitter kontua ireki dot eta ondiok ez dakit oso ondo zer idatzikoten bertan baina gutxienez hor dau. Hasiera batian tresna berri hau ondo erabiltzen ikasi nahi dot, eskaintzen ditxuan gauza guztiak erabiltzeko. Gero Txelosek Twitterren eukiko daben itxura edo jokatzeko modua erabakiko dot.
Momentuz, bururatzen jatazen gauzak sartzen jungo naiz, eta biharbada blog honetan idazten ditxuten sarreretara linkak bebai. Hori bai, aholkuak entzuteko prest nau.
Bestalde, blogeko ohiko sarreretaz aparte zeoze berrixa sartzia nabil pentsatzen, eta ointxe berrikuntza hau nola ein ahalko doten ikertzen nabil.
Stay Tuned!
Publizitatia blog honetan?
Ikusiko ziñuten bezela blog honetako eskumako barran inkesta bat ipini dot webgunian publizitatia egotiak ze iritzi eragiten dotsuen jakiteko.
Txelo's irakurtzeko ohituria badakazue, edo noizian behin sartzen bazarete bertara, mesedez inkestia erantzutia eskatzen dotsuet. Eta RSS bidez irakurtzen dozuenok, ba jun blogera ta bota erantzuna mesedez.
Azkenaldixan dirusarrerak lortzeko bidiak bilatzen hasteko biharra ikusi dot, eta dirua irabazteko edozein modu ona danez neretzat, ba AdSense aukeria erabakitzen nabil. Baina lenau zuen iritzixa jakin nahi dot.
Gero arte.

Docky, Linux plataformarako aplikazio abiarazlea
Pentsatzen neban honi buruz berba inda nekala baina sarreren artian bilatzen ibili naiz eta ez dotenez ezebe topatu pentsatu dot gai hau ezin zala aipatu gabe geratu. Applen Mac OS sistema eragiletik betidanik gehixen deitxu dostan aplikaziñua Dock famatua izan da (badakit milaka aplikaziño interesgarri egongo dirala, baina ez naiz bape ibili sagarran ordenagailuekin). Dock ezagutzen ez badozue, jakin biharra dakazue gure ordenagailuan instalatuta daren programak abiarazteko tresna bat dala. Tresna hau pantailako behekaldian agertzen da barra moduan eta aplikaziño bakoitzak beran ikonotxua daka barran.
Dudarik gabe aplikaziñuak hasteko modu oso azkar eta erosua da. Eta nola ez, beste plataformetan dauzen gauza onak laster iristen dira Linux mundura eta kasu hau ez da gutxiau izango. Asko dira arlo honetan daren aukerak baina nik pare bat bakarrik probatu ditxut: AWN eta Docky.
Gainera azken hau da sarrera honen arrazoia. Hasiera batian Docky Gnome-Do programian (hau bebai Applen Quicksilver izeneko aplikaziñuan kopia da) skin edo theme bat bezela jaio zan, eta segitxuan sekulako arrakasta lortu zeban. Arrakasta honek Gnome-Do proiektutik irtetzia eragin dotsa, eta hemendik aurrera proiektu independiente bat bezela garatua izango da. Azkenaldixan arazuak nitxuan Gnome-Do aplikaziñuakin, ordenagailua blokeatzen bait zoztan batzutan, eta Do aplikaziñuan erabiltzen neban gauza bakarra Docky zanez, neri oso ondo etorri jata banaketa hau.
Docky instalatzia nahi dozuenok pauso honek jarraitxu biharko ditxuzue Ubuntun:

- Terminalan bidez biharrezko errepositorixuak gehitxu gure ordenagailuari (pasahitza idatzi eskatzen badau):
sudo add-apt-repository ppa:docky-core/ppa - Eguneratu eta Docky instalatu:
sudo apt-get updatesudo apt-get install docky
Behin aplikaziñua instalatu dogula, Aplikazioak > Gehigarriak > Docky bidian edukiko dogu abiarazlia. Enjoy it!
Estekak: Soft-Libre
The Pirate Bay trackerra itxiko dute
Idazlea:
Txelo
on 2009/11/22
/
Etiketak:
Eskubide Intelektualak,
Internet,
P2P,
Pirateua?
/
Comments: (0)
Denbora batetik hona nahiko argi zeuan The Pirate Bay desagertzera kondenatuta zeuala, gutxienez oin arte ezagutu dogun moduan. Lenengo tracker famatuan aurkako sententzia izan zan, gero TPBen salmenta, eta oinguan trackerra itxiko dutela esaten daben berrixa.
Bai, TPB trackerra itxi ingo da, hau da, ezin izango da webgune hortara jun gure torrent artxibuak bilatzera. World's most resilian tracking izeneko idatzixan esaten dutenez torrent protokolua erabiltzeko DHT sistemia nahiko garatuta dau gehixau trackerrak erabiltzen ibiltzeko. Sistema honekin, protokolua erabiltzen duten makinek ez dute tracker edo zerbitzari zentralizatu baten biharrik, baizik eta sistema banatu baten barruan funtzionatzeko gai dira.
Sistema honen abantailak hurrengokuak dira: BitTorrent protokoluak ez daka zerbitzari gutxi batzuen menpekotasuna eta beraz honek eroriz gero transferentziak aurrera jarraitxu ahal dute, eta bestetik, lege asuntuetan bitTorrent babestuau egotia bermatzen dau, ez dalako existitzen artxibuak eskaintzen daben gune erraldoirik.
Honekin interneten historiako gune garrantzitsuenetako baten desagerpenan beste pauso bat ikusten dou, baina ez BitTorrent eta P2P protokoluen amaiera.
Estekak: Microsiervos